Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txital

iz. Zool. Zerbidoen familiako hausnarkaria, gorputzez oreinaren itxurakoa (Cervus axis). 1,40 m inguru luze eta 90 cm inguru garai izaten da. Adar bihurriak eta luze samarrak izaten ditu. Kolorez, marroi gorrixka da, baina orban zuriak ere baditu gorputzean. Nepalen, Ganges ibaiaren inguruetan eta Siri Lankan bizi da.