Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txirritxo

iz. Zool. Karadriidoen familiako zenbait itsas txoriren izena. Txirrien neurri bertsukoak dira, 13-19 cm luze. Gorputzez ez dira txirriak bezain sendoak, eta mokoa ere haiek baino laburragoa dute. Sabelaldea zuria izaten dute, begi ingurua beltza, bizkarraldea gris berdexka edo marroi iluna eta lepoa zuri-beltza. Izkirak, harrak eta intsektuak jaten dituzte. Bost kontinentetan bizi dira. v Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus). 14-16 cm luze dena, eta mokoa eta hankak beltzak dituena. Sabelaldea zuria izaten du; bizkarraldea, berriz, arre berdexka. v Txirritxo handia (Charadrius hiaticula). 19 cm inguru luze dena, eta moko beltz punta-horia eta lepo zuri-beltza dituena.