txirikahua
iz. eta izond. Apatxe indiar tribuetako bat, Estatu Batuetako hego-mendebalean eta Mexikoko iparraldean bizi zena. XIX. mendearen bigarren erdian bizimodu nomada zuen herri honek kolono zurien hedatzeari aurre egin behar izan zion. Ondorioz, Estatu Batuetako gobernuak erreserbetara eraman zituen indarrez (Arizona, New Mexiko, Florida, Alabama). 2.500 bide ziren, hiru edo bost taldetan banatuak. Taldea zen benetako batasuna zuen multzoa eta ez zen tribu mailako antolakuntzarik; hala, zuriei egin zieten gerragatik famatu ziren Kotxise edo Jeronimo talde buruzagiak besterik ez ziren, ez tribu buruzagiak. XX. mendearen amaieran 600 txirikahua inguru dira.