Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tximeleta

iz. Lau hego aski handi, gehienetan kolore asko edo bizikoak, dituen intsektua (Lepidoptera).  v Lau hego zabal izaten dituzte, kolorerik gabeak, baina koloretako ezkata txiki-txikiz estaliak. Ahoa elikagaiak xurgatzeko egokitua dute. Begi elkartuak edo begi bakun askoz osatuak dituzte. Antenak hari itxurakoak, zerra itxurakoak nahiz luma itxurakoak izan ditzakete. Ugaltzeko eraz, intsektu holometaboloak dira, arrautza erruten dutenetik tximeleta heldua izatera iritsi bitartean lau aldaeratatik igarotzen dira, alegia. Tximeleta gehienak landaregaiak janez elikatzen dira. Hegoburuan izan ezik mundu guztian bizi dira. 22 bat tximeleta familia ezagutzen dira.  v  Tximeleta zuribeltza (Pieris brassicae). Pieridoen familiakoa, 4-5 cm zabala, hego zuri orban-beltzak dituena. Aza-tximeleta ere esaten zaio. Europan, Asian eta Afrikan bizi da, belardietan eta baratzetan ibiltzen da batez ere.  v  Tximeleta pinto-beltza (Agapetes galathea). Satiridoen familiakoa, hego beltzak eta orban-zuriak dituena, 5 cm inguru zabala. Belardi ertzetan eta basoetako argiguneetan ibiltzen da. v Apolo tximeleta (Parnassius apollo). 8 cm inguru zabala dena eta gorputza eta hegoak iletsuak dituena. Gris zurixka eta orban beltzak dituena izaten da. Atzeko hegoetan begi itxurako orban biribil bat du. Europan eta Asian bizi da. v Tximeleta gorria (Inachis edo Vanessa io). Hego marroi gorrixkak dituena; aurrekoetan begi itxurako orban biribil hori-beltz eta gorri-zuri bana izaten ditu.