Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txertatu, txerta, txertatzen

du ad. Landare baten enborrean edo adar batean beste landare baten adarra itsatsi, hark honen fruituak eman ditzan. || Pertsona edo animalia bat txertoaren bidez kutsagaitz bihurtu.  v  Med. Organo bat, organo zati bat edota ehun zati bat gorputz batetik beste batera aldatu, edota gorputz berean lekuz aldatu. Organoa jatorrizko gorputzetik kendu denetik 60-90 minutu barru txertatuz gero, bitarte horretan nahikoa da organoa disoluzio isotoniko batean gordetzea. Organoa denbora luzeagoz gorde behar izanez gero, hotzean eduki eta etengabe elikatu eta oxigenatu behar da. Ezinbestekoa da immunologia erreakzioak kontrolatzea; izan ere, hartzailearen eta emailearen organoaren antigenoak elkartezinak badira, hartzailearen immunologia sistemak ez du emailearen organoa onartzen, eta organo horren nekrosia gertatzen da. Ez onartzeak gutxiagotzeko edota saihesteko, erradioterapia, kimioterapia, kortikoideak, eta linfozitoen aurkako sueroa erabili ohi dira, besteak beste. Gehien txertatzen diren organoak hauek dira: bihotza, gibela, birika, giltzurruna, hezur muina eta kornea. ik. landatze.