Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txaliapine, Feodor

Errusiar baxu kantaria (Ometeva, Kazan, 1873 - Paris, 1938). Bere garaiko kantari liriko ospetsuenetako bat izan zen. Baserritar familia batean jaio zen eta bere kasa ikasi zuen kantuan. San Petersburgon (1894), Moskun (1899), Milanen (1901), New Yorken (1907) eta Parisen (1908) egin zituen aurkezpenak Musorsgkiren Boris Godunov operarekin; hogeita hamar urtez kantatu zuen mundu osoan, eta oso ospetsu bihurtu zuen. Europako hiri handienetan kantatu zuen eta urte askotan New Yorkeko Metropolitan Opera Antzokian. Beste interpretazio ospetsu batzuk: Dossifei, Musorgskiren Khovantchina-n; Mephisto, Gounod-en Fausto; Boïtoren Mefistofele; Massenet-en Don Quixote, eta Rossiniren Sevillako bizargina. Antzezle bikaina zen eta Pabst zinemagilearen Don Quixote filmean parte hartu zuen.