Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txaja

iz. Zool. Anseriformeen ordenako hegaztia, neurriz antzararen antzekoa, 80 cm inguru luzea (Chauna chavaria edocristata). Txajak moko estua eta punta-okerra du, ez beste anseriforme askok bezala zapala. Buruko eta lepoko lumak laburrak ditu, kolorez zuri grisaxkak. Gainerako lumak, berriz, gris beltzaranak ditu. Hego Ameriketan bizi da, ur asko den lekuetan. Belarra eta haziak jaten ditu, batez ere.