Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tusell Gómez, Javier

Espainiar historialaria (Bartzelona, 1945). Madrilen egin zituen batxiler ikasketak, eta baita gero, filosofia eta zientzia politikoetakoak ere. Kultura Ondasun, Artxibo eta Museoen zuzendari izan zen hiru urtez. 1966tik aurrera irakaskuntzan aritu zen. 1981ean historia modernoko katedra lortu zuen Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean. Irakaskuntzako lanaz gainera, zenbait egunkaritarako idatzi izan du. 1986an Espasa-Calpe saria jaso zuen Hijos de la sangre (Odolaren semeak) obrarengatik, Espainiako gerra zibilari buruzkoa. Espainiako historiaz lan asko idatzi du. Obra horietako asko sariak jasotakoak dira. El caciquismo en Andalucía (1976, Kazikismoa Andaluzian) liburuarekin, adibidez, 1977ko Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen, saiakeraren sailean. Lan horiez gainera, entziklopedietan parte hartu izan du eta beste liburu askoren egilea da.