Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

turkmeniar

izlag. eta iz. Asiako erdialdeko herria, turkiarren taldekoa. Gehienak Turkmenistanen bizi dira, baina Irango eta Afganinstango iparraldean eta Turkiako erdialdean ere turkmeniar talde handiak bizi dira. Guztira hiru milioi baino gehiago dira mundu osoan. Turkmeniarrak nomadak dira tradizioz, eta ardiak, ahuntzak, zaldiak, gameluak, astoak eta behiak hazten dituzte. Hala ere, zenbait lekutan, batez ere, Turkmenistanen, nomadismoa utzi dute nekazaritzaren eraginez. Alfonbragintza ere diru iturri garrantzizkoa da turkmeniarren artean.