Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tung Txung-xu

Txinako filosofoa (K.a. 177 - 104). Bere garaiko filosofo konfuzianistarik garrantzitsuena izan zen. Bi printzeren Lehen ministroa eta Han enperadorearen aholkularia izan zen barne politikako arazoetan. Erdi Aroko konfuzianismoaren sortzaile eta buru izan zen. Gogor jardun zuen beste filosofia eskolen kontra. Konfuzianismoa ezarri zuen Estatuaren erlijioaren eta heziketaren oinarritzat. Tx-un-tx’iu-Fan-lu du lanik ezagunena.