Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tsubouchi, Shoyo

Japoniar idazlea eta itzultzailea (Ota, Fukui-ko prefetura, 1859 - Atami, 1935). Tokioko Unibertsitate Inperialean egin zituen ikasketak, eta Waseda-ko unibertsitateko dekanoa izan zen gero. 1891. urtean Waseda bungaku literatura aldizkaria sortu zuen Japonian atzerriko literatura modernoa ezagutarazteko asmoz. Shakespeare-ren lan guztiak itzuli zituen japonierara, eta errealismoaren aldeko saiakerak idatzi zituen: Shosetsu shinzui (1885-1886, Eleberriaren mamia), Tosei shosei katagi (Gaurko ikasleak) eta Kirihito-ha antzerki lana (Paulownia hosto bat).