Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

troposfera

iz. Lurraren azaletik estratosferaren behe mugarainoko eguratseko geruza, 12 bat kilometro lodia.  v Eguratseko beste geruzetatik bereizten dituen hiru ezaugarri ditu: 1) Aire higidura bertikal eta horizontal handienak dituen geruza da. 2) Higidura horri esker airearen osaera nahiko berdina da garaiera guztian, estratosferan eta ionosferan ez bezala. Troposfera da trinkotasun handiena duen eguratseko geruza, bertan aurkitzen baita egurats osoko aire masaren hiru laurdena, eskegita dauden gai solido guztiak eta ur guztia. 3) Tenperatura erregularki jaitsiz doa gorago joan ahala (0,6° C 100 m bakoitzeko batezbeste), eta hori ere airearen higidura bertikalaren ondorio da. Gora doan airea hoztu egiten da zabaltze adiabatikoaren ondorioz, eta alderantziz gertatzen zaio beherantz datorren aireari.