Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tromp, Marten Harmenszoon

Herbehereetako almirantea (Brielle, 1598 - Ter Heide, 1653). Ingalaterran preso egon ondoren Herbehereetara itzuli zen, eta itsas-armadan sartu zen. 1637. urtean, almirante zela, Hogeita Hamar urteko gerran espainiarrak garaitu zituen Gravelines-en eta Dunas-ko itsas guduan (1639). 1652. urtean Ingalaterrako itsas armadaren aurka jardun zuen Ozeano Atlantikoan. Blake itsasgizon ingelesaren armada garaitu bazuen ere, 1653an gizon haren aurka galdu zuen. Urte berean Monk ingelesak garaitu eta hil zuen Ter Heide-n eta, era horretan, ingelesak bihurtu ziren nagusi.