Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trissino, Gian Giorgio

Italiar idazlea (Vicenza, 1478 - Erroma, 1550). Leon X.aren, Klemente VII.aren eta Paulo III.aren babesean egon zen. Oso ondo menderatzen zuen grekoa, Aristotelesen obra, batez ere. Eragin handia izan zuen bere garaian, poesian baino areago kritika eta gramatika alorretan. 1524. urtean, Epistola a Clemente VII (Gutuna Klemente VII.ari) idazlanean, italiar alfabetoa berritzeari buruzko proposamenak azaldu zituen. Danteren De vulgari eloquentia obra argitaratu ondoren, Il Castellano (1529, Gaztelera) obra idatzi zuen. Tragediak eta komediak ere idatzi zituen: Sofonisba (1515), L’Italia liberata dai Goti (1547-1548, Godoen mendekotasunez aske geratutako Italia) eta Simillimi (1548).