Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trionikido

izond. Zool. Kelonioen ordenako izen bereko familiako dortokez esaten da. Oskola ez dute beste dortokek bezala hainbat xafla-puskaz osatua, atal bakarrekoa baizik, eta zapala; muturra ere ez moko egiturakoa, tronpa itxurakoa baino. Buru-lepoak uzkurkorrak dituzte. Ez dute ageriko belarririk. Hankak igeri-oin bihurtuak dituzte, pala itxurakoak. Hiru behatz dituzte hanka bakoitzean eta azalaren barruan haiek, azkazalak besterik kanpoan ez dutela. Arrautzak erruteko ez dela, uretan ibiltzen dira beti. Afrikan, Asian eta Ameriketan bizi dira.