Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trías, Eugenio

Katalan filosofo eta idazlea (Bartzelona, 1942). Bartzelonan, Madrilen, Bonnen eta Kolonian egin zituen ikasketak. Ikasketak bukatuta eskolak eman zituen Hego Ameriketako herrialde batzuetan, eta gero Bartzelonako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikora deitu zuten, estetika eta konposizio katedradun gisa. Bartzelonako Filosofia Eskolaren sortzaileetako bat izan zen. Espainiako pentsamendu bide berrien ordezkari nagusietako bat da. Lan nagusiak: La filosofía y su sombra (1969, Filosofia eta bere itzala); Metodología del pensamiento mágico (1970, Pentsamendu magikoaren metodologia); Drama e identidad (1974, Drama eta nortasuna); El artista y la ciudad (1976, Artista eta hiria); Lo bello y lo siniestro (1982, Ederra eta gaiztotasuna); Tratado de la pasión (1979, Irrikaren tratatua); Del amor, el deseo y otras pasiones (1980, Maitasunaz, desioaz eta beste zenbait irrikez); La dispersión (1971, Sakabanaketa); La memoria perdida de las cosas (1978, Gauzen memoria galdua); La aventura filosófica (1988, Filosofiaren abentura).