Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trauner, Alexandre

Frantses zinema dekoratzailea (Budapest, 1906 - Omonville-la-Petite, Manche, 1993). Carnérenn errealismo poetikoa erakusten dute haren dekorazioek: Drôle de drame (Drama barregarria), Quai des brumes (Laino kaia), les Enfants du paradis (Paradisuko haurrak). Estatu Batuetan B. Wilderrekin lan egin zuen: Mari-mutikoa, Irma gozoa.