Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Trauberg, Leonid Zaharovitx

Sobietar zinema zuzendaria (Odesa, Ukraina, 1902 - Mosku, 1990). Kozincevekin batera antzezle xelebreen fabrika antzerki higikundea sortu zuen. Harekin egin zituen, bestalde, film gehienak. Harreman horrek 1947. urtea arte iraun zuen eta bikote haren elkarlanetik sortu zen Maxime trilogia. Bakarrik egin zituen lanen artean aipagarriak dira: Volninza (1956) eta Babilonia Berria (1970).