Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toynbee, Arnold

Ingeles historialaria (Londres, 1889 - York, 1975). Antzinate klasikoari buruzko ikasketak egin zituen Oxford-en. Lehen Mundu Gerraren garaian britainiar espioitzarako lan egin zuen. 1919-1924 urteetan Londresko unibertsitatean izan zen irakasle, eta 1925-1955 urteetan Royal Institute for International Affairs erakundeko zuzendaria. Antzinateko Greziari eta bizantziar inperiori buruzko lanak argitaratu zituen, baina alor hori aldera utzi eta historiaren filosofia aztertzeari ekin zion Oswald Spengler-en bideari jarraituz. Kulturen sorkuntza, loraldia eta gainbehera azaltzeko ikerketak hasi zituen, mendebaleko kulturen etorkizuna asmatu ahal izateko. Ikerketa lan hauen emaitza izan zen A Study of History (1934-1961, 12 liburuki; Historiaren azterketa) obra handia. Egilearen arabera historian zehar 21 kultura sortu ziren hurrenez hurren eta horiek gertatzeko arrazoiak aurkitu zituelakoan zegoen.