Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

totora

iz. Bot. Tifazeoen familiako pandanalen ordenako landarea, ihiaren antzekoa, Typha edo Scirpus generoetakoa. Andeetako paduretan hazten da, Titikaka aintziraren inguruan bereziki. Aymara indiarrek etxolen teilatuak eta txalupa txikiak egiteko erabiltzen dituzte totora hostoak eta totora deitzen zaie totora hostoez egindako ontziei ere.