Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Totó

(Jaiotza izenez, Antonio de Curtis Gagliardi Ducas Comnene di Bisanzio). Italiar antzezlea eta gidoigilea (Napoli, 1898 - Erroma, 1967). Oso gazterik hasi zen antzerkian lanean eta berehala arrakasta handia izan zuen antzezle barregarri eta parodiagile gisa. Gomazko gizona deitzen zioten. 1937an hasi zen zineman lanean, antzerkian erabili zituen molde bereko pertsonaiak antzezten, maiz filmen gidoiak ere berak idatzirik. Commedia dell’arte-ren eragina eta umore basa, parodia, satira eta iseka dira haren antzezteko eraren ezaugarriak. B saileko filmez eta komediez gainera, 1960tik aurrera antzezle izan zen zinemagile ezagunen filmetan, besteak beste, eta ospe handia eman zion Pasolini-ren Uccellacci e uccellini (1966) filmeko protagonista izan zen. Beste film aipagarri batzuk: L’allegro fantasma (1941), Il ratto delle Sabine (1945), Totó al Giro d´Italia (1948), Totó cerca moglie (1950), Dov’é la libertá? (1952), Totó all’ inferno (1955), Arrangiatevi! (1959), La Mandragola (1965).