Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tot

(Egiptoeraz Jehuti). Egiptoarren jainkoa, ibis edo babuino burua zuen gizonezko gisa irudikatzen zena. Hermopoli hirian gurtu zuten batez ere. Ilargiaren zikloko jainkoa zen eta denboraren neurketaz arduratzen zen, ilargiaren bidez neurtzen baitzuten egiptoarrek denbora. Honenbestez, jakituriaren iturri nagusitzat zuten egiptoarrek eta hizkuntzen eta idazketen asmatzaile zen. Eskriben jainkoa zen, jainko guztien aholkularia, eta hiztun dotoreetan dotoreena. Hermes-en pare ezarri zuten greziarrek.