Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Torres, Luis Váez de

Espainiaren zerbitzuan lan egin zuen itsasgizon portugaldarra (XVI-XVII. m.). Callaotik irten eta Queirós-ekin batera Hegoaldeko itsasoetan ibili zen. 1606. urtean Hebrida uharteak eta bere izena duen itsasartea aurkitu zituen eta Manilara iritsi zen ondoren. 1806. urtean argitaratu ziren haren bidaietan gertaturikoak.