Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Torres Ibañez, Francisco

(«Fray Felipe de Murieta», erlijio izena). Nafar idazlea (Murieta, 1897 - Iruñea, 1966). Kaputxinoa. Gaztetan ikasi zuen euskara. Hondarribiko, Lizarrako eta Iruñeko komentuetan egin zituen eliz ikasketak. 1922an apaiztu zen, Iruñean bertan. 1925ean, Argentinara joan zen misiolari; O´Higgins, Kordoba eta Buenos Airesko komentuetan egon zen irakasle eta organo-jotzaile. Argentinan zela, Juventud agerkaria sortu zuen. 1936an itzuli zen Euskal Herrira eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko eta Príncipe de Viana aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. A. Murietarena da Umeen Deia izeneko liburua (1971), 1959an Lizarran sortu zuen gazteentzako aldizkariko lanen bilduma. Argitaratu gabe utzi zituen lan batzuk, besteak beste: Euskera leen maillako gramatika, Euskaldun berriendako esaera jatorren iztegia, etab. Euskaltzain urgazlea izan zen.