Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tomonaga Shinichiro

Japoniar fisikaria (Kioto, 1906 - Tokio, 1979). 1941-1969 urteetan Tokioko unibertsitateko fisikako irakaslea izan zen eta 1963-1969 bitartean aipatutako unibertsitateko ikerketa optikoko institutuko zuzendaria. Feynman eta Schwinger fisikariekin batean elektrodinamika kuantikoa zehaztu zuen erabat, Dirac, Heisenberg eta Pauli fisikarien jatorrizko teorian agertzen ziren infinituak baztertuta. 1965. urtean Fisikako Nobel saria eskuratu zuen Feynman eta Schwinger fisikariekin batera.