Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tiranosauro

iz. Zool. Kretazeo aldiko dinosaurua, izan diren haragijaleetan handiena (Tyrannosaurus). Aurkitu ziren aztarnen arabera, 12 m inguru luze eta 6 m inguru garai zen, eta 7 bat tona har zezakeen. Kretazeo aldiaren azkenaldean bizi izan zen, Ipar Amerikan eta Asian (Mongolia). Burua, gorputza, atzeko hankak eta isatsa oso sendoak zituen, baina aurreko hankak, berriz, laburrak eta argalak. Atzeko hanken gainean jauzi eginez ibiltzen zen. Batez ere hadrosauruak edo ahatearen antzeko mokoa zutenak jaten zituela uste da.