Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tiorba

iz. Mus. Lautaren taldeko harizko musika tresna. Lautaren hariak izateaz gainera, tiorbak hari apal gehiago ditu, gorago dagoen bigarren kabila multzo bati lotzen zaizkionak. XVI. mendearen bukaeran, A. Piccini eta 1600. urte aldera, Antonio Valdi edo Signo Tiorba italiarrak izan ziren tiorbaren asmatzaileak; ahotsari laguntzeko edo baxu etengabe gisa jotzeko erabili zuten.