Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tintoleta

iz. Zool. Marrazoaren familiako itsas arrain handi indartsua, oso jatuna, gorputza luzarana eta urdina duena. v 4 m inguru luzea da, indartsua eta jatuna, bizkarraldea gris arbel-kolorea eta sabelaldea zurixka dituena (Prionace glauca). Bularreko hegalak oso luzeak eta alboetara zabalduak ditu. Igerian oso lasterra da baina gaitasun horretaz ez da janaria harrapatzeko bestetarako baliatzen; gainerakoan oso mantso ibiltzen da, bizkarreko hegala uretatik kanpora duela askotan. Arrainak eta itsasoko beste animaliak janez elikatzen da. Munduko ozeano bero eta epel guztietan bizi da.