Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tilazino

iz. Zool. Dasiuridoen familiako ugaztuna, 1,20 m inguru luzea, haragijalea eta martsupioduna (Thylacinus cynocephalus). 1933an, Hobart-ko (Tasmania) parke zoologikoan hil zen ezagutzen zen azkena; desagertua dela uste da, beraz. Gorpuzkeraz otsoaren antzekoa zen, eta otso martsupiodun izenaz ere ezagutzen zen. Kolorez marroi gorrixka zen eta bizkarretik behera tigrearen antzera marra beltzak zituen. Tasmaniako uhartean bizi zen.