Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thomson, James

Eskoziar poeta (Ednam, Roxburgh, 1700 - Kew, Londres, 1748). Erromantizismoaren aitzindarietako bat izan zen ingelesezko poesian. Hurrengo urtean Winter (Negua) poema argitaratu zuen, arrakasta handia izan zuena, eta, ondorioz, Charles Talbot kantzilerrak bere semearen irakasle kontratatu zuen. 1730. urtean amaitu zuen The Seasons (1726-1730, Urtaroak) poesia bilduma. Eragin handia izan zuen bere garaiko poetengan. Thomson-enak dira, halaber, Liberty (1735-1736) eta The Castle of Indolence (1748, Soraitasunaren gaztelua) poema filosofikoak, eta Agamenon (1738), Eduardo eta Eleonora (1739), Tankredo eta Segismunda (1745) eta Coriolano (1748) tragediak, eta Alfred (1740) maskarada. The Masque of Alfred (Alfredoren maskara) liburuko oda bat, Rule Britain Britainia Handiko ereserkiaren hitza da.