Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thaelmann, Ernst

Alemaniar politikaria (Hanburgo, 1886 - Buchenwald, 1944). Langilea eta sindikalista zen. 1924-1933 urteetan diputatu komunista izan zen Reichstag-en eta 1925ean alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten. 1925 eta 1932 urteetako hauteskundeetan 2 eta 4 milioi boto jaso zituen hurrenez hurren. 1933an naziek atxilotu zuten eta Buchenwald-eko kontzentrazio esparruan hil zuten.