Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Teoponpo

(Gr. Theopompos). Greziar historiagile eta erretorika maisua (Kios, K.a. 378 - Egipto, K.a. 323). Aristokraten buruzagia izan zen Kios-ko hirian eta bi aldiz joan behar izan zuen erbestera, ideia kontserbadoreak azaltzeagatik. Erretorika lanak galdu diren arren, haren bidaia, Tuzidide-ren Greziako historia jarraitu zuen (Hellenikai, K.a. 411-K.a. 394. urteen bitarteko historia) eta Filipo Mazedoniako erregearen garaiko historia idatzi zuen 58 liburutan (Philippikai, K.a. 359-K.a. 336. bitarteko historia).