Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tentredinido

izond. Zool. Himenopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Tentredinido helduak liztorraren itxurakoak dira, neurriz, ordea, hura baino txikiagoak; 2,5-20 mm luze izan daitezke. 4.000 mota inguru ezagutzen dira. Gehienak ipar hemisferioan bizi dira. Ezagunenak larba egoeran andere-mahatsaren hostoak jaten dituen Nematus ribesii, aranondoaren hostoak jaten dituzten Halocampa minuta eta H. flava, eta sahatsaren hostoari kukusagarra eragiten dion Pontania proxima dira.