Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tel-Aviv

Israelgo hiri garrantzitsuena eta izen bereko barrutiko hiriburua, Mediterraneo itsasoaren kostaldean. 321.700 biztanle; 170 km2 eta 959.900 biztanle ditu barrutiak. Unibertsitateak, Arte Ederretako Museoa (1971). Opera. Nazioarteko aireportua. Israelgo ekonomia eta finantza gune nagusia da. Industria (janari industria, ehungintza, larrugintza, mekanika eta kimika industriak), merkataritza, administrazio eta kultura gune garrantzitsua. v Historia. 1909. urtean sortu zuten sionistek Jaffa hiri arabiarraren ondoan. 1925-1945 bitartean halako sei egin zen biztanleria (200.000 biztanle 1945ean). 1948an juduek Jaffa eta Tel-Aviv hiriak lotu zituzten.