Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

teilatu belar

iz. Bot. Krasulazeoen familiako Sedum generoko hainbat belar landareren izena. Txorijan eta txori-bazka izenez ere ezagutzen dira zenbait mota. Sustrai herrestaria izaten dute, eta gehienek zurtoin zuzena eta laburra dute. Hostoak arroz-ale baten itxurakoak edo luzaranak izan ditzakete, mamitsuak eta kolorez berde argiak edo gorrixkak. Lorea 5 edo 7 hostokoa izan dezakete, kolorez horia, gorrixka edo zurixka. Batez ere teilatu gainetan, hormetan eta harkaitz artean hazten dira. Teilatu belar motarik ezagunenak Sedum album, herri sendagintzan tentsioa berdintzeko erabiltzen dena, Sedum rubens, Sedum dasyphyllum eta Sedum alpestre dira.