Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taxonomia

iz. Oro har sailkapenaz, eta bereziki animalien eta landareen sailkapenaz diharduen jakintza; sailkapen biologikoa. Taxonomian, izaki bizien zenbait ezaugarritan oinarriturik, izaki horien hierarkiazko sailkapen eta taldekatzea egiten da. Oinarrizko banakoa taxona da. Taxonomia modernoan sailkapenaren bidez bilakaeraren araberako erlazioak (erlazio filogenetikoak) islatu nahi izaten dira; anatomia konparazioaren bidez landareen eta animalien egituraren antzekotasunak eta desberdintasunak aztertu eta antzekotasun eta desberdintasun horiek genetikaren, biokimikaren, fisiologiaren, enbriologiaren, ekologiaren eta gerografiaren argitan interpretatzen eta horren arabera definitzen dira taxonak edo oinarrizko banakoak.