Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tarde, Gabriel

Frantses soziologoa eta kriminologoa (Sarlat, Dordoina, 1843 - Paris, 1904). Justiziako ministerioan estatistika zerbitzuko buru izan zen (1893), eta Collège de France-n filosofia modernoko irakasle (1900). Kriminalitateari buruzko lan ugari egin zituen, eta Frantziako soziologo garrantzitsuenetako bat izan zen. Haren iritzian imitazioa da gizartearen bilakaeraren oinarria eta kriminalitatearen arrazoietako bat. Obra nagusiak: Criminalité comparée (1886, Kriminalitate alderatua), Les Lois de l´imitation (1890, Imitazioaren legeak), Etudes pénales eta sociales (1892, Azterketa penal eta sozialak), Etudes de psychologie sociale (1898, Psikologia sozialari buruzko azterketak).