Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tan-tung

edo Dandong. Txinako ipar-ekialdeko hiria eta portua (Laoning), Yalu ibaiaren ertzean, Koreako mugatik hurbil. 656.000 biztanle. Hazkunde handia izan zuen hiriak Koreako burdinbideari esker. Industria gune garrantzitsua (papergintza, ehungintza, janari industria).