Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tana

iz. Zool. Tupaidoen familiako zenbait ugaztunen genero izena. Genero horretako animalietan ezagunena tupaia handia edo tana izenekoa da (Tupaia tana). 40 cm inguru luze izaten da, isatsaren 20ak barne. Muxarraren antza du, aurreko hankak, ordea, hark baino luzeagoak ditu. Ilea gaztaina kolorekoa eta distira gorrixka edo grisekikoa du. Borneo eta Sumatra uharteetako oihanetan bizi da. Intsektuak eta fruituak jaten ditu gehienbat.