Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

talio

iz. Kim. Gai bakuna (Tl; at.-z. 81; at.-m. 204,37). Metal nahiko trinkoa da (11,85 g/cm3) eta berunaren antzeko tasunak ditu; 302 °C-tan urtzen da. Oso gutxi aurkitzen da lurrazalean, tona batean gramo bat besterik ez baita. Kolore zuri urdinxka du; herdoildu egiten da airean eta konposatu pozoitsuak eratzen ditu. Ez da urtzen uretan eta azido nitrikoak eraso egiten dio. Zinkaren industriako azpigai gisa lortzen dira talioaren konposatuak, baina horiek landu egin behar izaten dira talio metala lortzeko. Merkurio, bismuto eta kadmio aleazioetan, talioaren gatzak eta intsektu-hiltzaileak prestatzeko eta tresna fotoelektrikoetan erabiltzen da batez ere.