Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

takimetro

iz. Fis. Errotazio lastertasuna neurtzeko erabiltzen den tresna, makinei ezartzen zaiena. Takimetroak magnetikoak edo mekanikoak izan daitezke; magnetikoak sistema biratzaileari erasten zaion metalezko disko batean induzitzen diren Foucaulten korronteetan oinarrituak dira, eta mekanikoak, berriz, indar zentrifugoan oinarrituak.  v  Topogr. Aldi berean distantzia eta angeluak neurtzen dituen tresna, teodolitoaren antzekoa.