Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tae kwon do

iz. Kirol. Arma gabeko gudu mota, jatorriz Koreakoa. Koreako antzinako tea kyon-en eta karatean du jatorria. 1955ean onartu zen ofizialki gudu antze gisa. Tae kwon do-aren ezaugarri bereziena kolpeak emateko batez ere ostikoak ematea eta horretarako egiten diren jauziak dira. Kirol, gudu eta izpiritu jarrera lantzeko antze gisa erabiltzen da.