Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Suttner, Bertha (von Suttner baronesa)

Austriar idazlea eta bakezalea (Praga, 1843 - Viena, 1914). Kinsky kondearen alaba. Bakezale sutsua izan zen; Berna (1892), Anberes (1894) eta Hanburgoko bake biltzarrak (1897) bultzatu zituen. 1905ean bakearen Nobel saria eman zioten. Eleberri bakezaleak idatzi zituen. Die Waffer mieder (1889, Behera armak!) liburuagatik da ezaguna batez ere. Beste lan aipagarri batzuk: Inventarium einer Seele (1883, Arima baten inbentarioa), eta Marthas Kinder (1912, Martaren semeak).