Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Supervielle, Jules

Uruguaien jaiotako idazle eta poeta frantsesa (Montevideo, 1884 - Paris, 1960). Umetan Parisera joan zen bizitzera. Janson-de-Sailly Lizeoan egin zituen ikasketak. Bere poesia askok Hego Amerikako giroa jasotzen dute. Sormen handiko poeta izan zen; munduaren ikuspegi sotil lainoa ematen du bere lanetan, baina aldi berean kezka metafisikoak adierazten ditu. Zenbait kritikarik V. Larbaud-ekin parekatu dute. Bere obra aipagarri batzuk; kontakizun liburuak: L’homme de la Pampa (1922, Panpako gizona), Le voleur d’enfants (1926, Ume harrapatzailea), eta L’enfant de la haute mer (1931, Itsaso handietako haurra); poema liburuak: Débarcadères (1922, Kaiak), Gravitations (1925, Grabitazioak), Le forçat innocent (1930), Les amis inconnus (1934), Poèmes de la France malhereuse (1943), Oublieuse mémoire (1955) eta Le corps tragique (1959).