Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sukia Goikoetxea, Anjel

Gipuzkoar elizgizona (Zaldibia, 1916). Garrantzi handiko karguak izan ditu Eliza Katolikoaren baitan. 1955ean, Gasteizko Apaizgategiko errektore izendatu zuten eta 1965ean, Almeriako gotzain. 1967an Paulo VI. Aita Santuak Vatikanoko Kongregazioaren kontseilari izendatu zuen, eta Almeria, Malaga, Santiago eta Madrileko gotzain izan ondoren, 1987an Espainiako Gotzain Elkarteko lehendakari hautatu zuen. 1985ean, berriz, Joan Paulo II.ak kardinal egin zuen.