Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Suheskun, Bernard

Nafarroa Behereko aitonen semea (1563an hila). Datu gutxi ezagutzen da haren bizitzari buruz. Kalbindarra zen eta aholkulari egon zen Nafarroako erresumako Kantzileritzan. 1563an hil zuten katolikoek, eta hilketa haren ondorioz hasi zen erlijio gerra Nafarroa Beherean.