Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stone, Oliver

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (New York, 1946). Vietnamgo gerran borrokatu zen, eta horrek eragin handia izan du bere filmetan. 1968an bukatu zituen zinema ikasketak New Yorkeko unibertsitatean, Martin Scorsese izan zuela irakasle. Publizitaterako filmak egin zituen, besteren filmak ekoiztu eta gidoiak idatzi zituen, besteak beste: Brian de Palma-ren Scarface (1984) eta Alan Parker-en Midnigth Express (1978). Estatu Batuetako zinemagileen belaunaldi berriko kidea da eta zinema politikoa egin du gehienbat, Vietnamgo gerra eta Estatu Batuetako sistema politikoa kritikatzen duena. Filmak: The Hand (1981, Eskua), Salvador (1985), Platoon (1986), bi Oscar jaso zituena, Wall Street (1987), Talk Radio (1988), Born on the Fourth of July (1989, Uztailaren 4an jaioa), Oscar bat jaso zuena, JFK (1991).