Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

soldadu belar

iz. Bot. Balerianazeoen familiako belar landare txiki zurtoin-laburra, hosto zabal luzaranak, sagu belarraren antzekoak, baina ile gabeak, eta zurtoin-buruaren inguruan eratuak dituena (Valerianella olitoria). Ardi-mihi izenaz ere ezagutzen da. Baratzetan eta baratze inguruetan hazten da batez ere. Entsalada gisa prestatua jateko oso ona da. Frantziako soldaduek ekarri zuten 1793. urtean.