Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

software

iz. Ziber. Ordenagailuz informazioa tratatzeko beharrezkoak diren programa eta arau multzoa. Nagusiki bi software mota bereiz daitezke, sistema softwarea eta aplikazio softwarea. Aurrenekoa informatikaren baliabideak erabilgarri izan daitezen beharrezko diren programez osatua da; ordenagailua egiten duenak ordenagailuarekin batera ematen du maizenik. Aplikazio softwarea, berriz, ordenagailua erabiltzen duenak beharrak asetzeko erabiltzen dituen programa multzoaz osatua da (testu prozesatzaileak, marrazketarako CAD programak, kalkulu programak, etab.). ik. programazio.