Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sobiet

iz. Sobietar Batasuneko legebiltzarrari eta errepublika bakoitzekoari ematen zitzaion izena.  v Hist. 1905eko iraultzan sobietak Alderdi Sozialdemokrataren borroka talde gisa antolatu ziren. 1905az gero zapaldurik gertatu baziren ere, 1917ko iraultzan berriro agertu ziren boltxebikeen higikundearen barnean. Langileen erakundeek hautaturik, greben zuzendaritza taldeak izatetik langileriaren benetako aginpide organoak izatera aldatu ziren. Sobietak tokiko mailatik (hiria, herria, auzoa), eskualde, probintzia eta estatu mailaraino (sobiet zentrala) antolaturik zeuden. Errusiako hiri handienetara zabaldu ziren, soldaduen eta nekazarien sobietak antolatuz zihoazen bitartean. Urriko iraultza nagusitu ondoren, oinarri-oinarrizkoak izan ziren Sobietar Batasunaren administrazioan eta bizitza politikoan.